Banakako Terapia

Banakako psikoterapiak hazkuntza pertsonalerako tokia eskaintzen du, norberaren kontzientzia zabaltzeko eta aldaketa prozesu bat hasteko tokia. Terapeutak eta pazienteak terapian lortu nahi diren helburuak adosten dituzte. Hemendik aurrera laguntza harremana sortzen joango da, honen norabidea pazienteak lortu nahi duen helmugak zehaztuko du.

Talde terapia

Terapia hau norberaren pertzepzioa areagotzeko erabili daiteke. Banakako terapiaren osagarria izan daiteke, horrela, egindako lan indibiduala indartzen da.
Gainera, besteen aurrean nola kokatzen garen ohartzeko toki pribilegiatua da, eta era honetan, gure erreakzioek eta hitzek besteengan duten eraginaren feedbacka jaso.

Nerabe eta haur terapia

Batzuetan gure seme-alaben hazkuntzan eta heziketan zailtasunak daude, beste batzuetan egoera zailekin topatzen dira (bullying, gertuko norbaiten heriotza…). Kasu hauetan norbaiten laguntza bila dezakegu gure seme-alabak hobeto egoten laguntzeko. Horrelako momentuetan gure seme-alabei gertuko harreman profesional bat eskaintzea egokia izan daiteke. Terapeutarekin sortutako harremanaren bidez, terapia psikokorporaleko teknikekin, edo pinturaren bidez, zure seme-alabak bere burua era askean adierazi dezake, euskarri berri bat lortu, eta eguneroko erronkei aurre egiteko baliabide berriak izan.
Nerabe eta haurrekin egindako terapian analisi bioenergetikoaren teoriaz gain, adingabearen garapena eta hazkunde garaia, alde batetik, eta erresilientzia kontzeptua eta alderdi indartsuen errefortzua, bestetik, kontuan hartuko dira.
Bestalde, guraso edo arduradunen parte-hartzea oinarrizkoa da. Sesioak bai adingabearekin, bai gurasoekin izan daitezke. Arduradunen inplikazioa eta terapeutarekin eraiki dezaketen lankidetza funtsezkoa da adingabeak terapiatik onurak lortu ahal izateko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies